Zaborrak gutxitzeak eta birziklatzeak duen garrantzia jolasaren bidez irakatsiko diete umeei

elgoibarren.net 2014ko aza. 20a, 21:23

 
Zero Zabor Bidean, jolastu izenburupean ginkana jokoa prestatu du, umeentzako, Debanatura elkarteak. Zaborrak gutxitzeak eta birziklatzeak duen garrantziaz ohartaraztea da jokoaren azken helburua. Domekan Mendaron egingo dute, azaroaren 29an Soraluzen, eta hilaren 30ean, Elgoibarren.



 Azaroaren 22tik 30era Europako Hondakinen Prebentziorako Astea izango da, eta egitasmoarekin bat eginez, hondakinen prebentziorako kanpaina egingo du Debanatura elkarteak Debabarrenean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Herriak Garbi, Zero Zabor Bidea Debabarrenan programa jarri dute martxan, eta horren barruan hainbat ekintza burutuko dituzte, zaborrak gutxitzeak eta birziklatzeak duen garrantziaz ohartarazteko. Horretarako, ginkaka jokoa prestatu dute, umeentzako, Zero Zabor Bidean, jolastu izenburupean. Domekan Mendaron egingo dute, azaroaren 29an soraluzen, eta hilaren 30ean, Elgoibarren.
Mendaroko saioa Herriko Enparantzan egingo dute, 11:30etik 13.30era bitartean. Zazpi urtetik gorako umeei zuzenduta dago.