Elgoibarko Maisuen Nazioarteko XXIV. Xake Txapelketan parte hartuko duten xakelarien izenak oraindik zehaztu gabe dituztela jakinarazi dute antolatzaileek, alabaina parte hartuko duten hamar xakelarietako bat Gustavo Barrenetxea izango dela baieztatu dute. Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketaren lehen edizioa 1991. urtean jokatu zen, eta iaz arte sekula ez zuen elgoibartar batek parte hartu. Barrenetxeari etxean jokatu izanagatik ez zizkioten gauzak erraz jarri eta azken postuan amaitu zuen. Hortaz, iazkoa hobetzeko gogoarekin etorriko da aurten Sevillan bizi den elgoibartarra. Musikaria da lanbidez, baina xakeari ere ordu asko eskaintzen dizkio eta hainbat txapelketetan hartzen du parte.
•Ibilbide luzea xakean
Gustavo Barrenetxea 1971 urtean jaio zen Elgoibarren. Elgoibarko Eskola Kiroleko xake txapelketa guztiak irabazi zituen eta hiru alditan irabazi zuen eskolarteko Gipuzkoako Xake Txapelketa. 15 urterekin Elgoibarko helduen mailako txapelketa irabazi zuen eta senior mailako txapelketetan parte hartzen hasi zen Zubi-Ondo klubarekin. Federazioak etorkizun handiko jokalari izendatu zuen eta ospe handiko munduko xake jokalarien aurka jokatzeko aukera izan zuen, besteak beste, Kasparov, Karpov, Timman, Ljubojevic... eta Zsuzsa Polgarri partida bat irabazi zion, munduko txapelduna zen sasoian.
Gustavo Barrenetxea 1971 urtean jaio zen Elgoibarren. Elgoibarko Eskola Kiroleko xake txapelketa guztiak irabazi zituen eta hiru alditan irabazi zuen eskolarteko Gipuzkoako Xake Txapelketa. 15 urterekin Elgoibarko helduen mailako txapelketa irabazi zuen eta senior mailako txapelketetan parte hartzen hasi zen Zubi-Ondo klubarekin. Federazioak etorkizun handiko jokalari izendatu zuen eta ospe handiko munduko xake jokalarien aurka jokatzeko aukera izan zuen, besteak beste, Kasparov, Karpov, Timman, Ljubojevic... eta Zsuzsa Polgarri partida bat irabazi zion, munduko txapelduna zen sasoian.
Senior mailan ere lortu zituen garaipenak: Gipuzkoako txapeldun, Euskadiko txapeldunorde, Euskadiko Unibertsitate mailako txapeldun izandakoa, eta adin maila guztietan parte hartu zuen Espainiar Estatuko xake txapelketetan. Euskadiko selekzioa ere ordezkatu du behin baino gehiagotan.
Era berean, Europako hainbat txapelketetan parte hartu du. Spliten (Kroazia) jokatutako txapelketa batean gainera, Maisu Handi izateko norma lortzetik oso gertu ibili zen.
Makina bat txapelketa ere irabazi ditu (Gibraltar, Arrigorriaga, Los Palacios, e.a.).
Gaur egun Andaluziako Ohorezko Mailan jokatzen du Barrenetxeak. Joko ausarta erabiltzeagatik bereizten da aurkariengandik eta 2.261 ELO puntu izatera iritsi da. ELO puntuaketa 0tik 3000 bitartekoa da eta Nazioarteko Xake Federazioak xake jokalarien joko-maila neurtzeko erabiltzen du.
∞Lotura duten albisteak:
- Daniel Alsina katalanak irabazi du Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa (2013-12-23)
- Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak hartuko du parte domekan hasiko den Nazioarteko Xake Txapelketan (2013-12-13)
- Mirzoevek laugarren garaipena eskuratu du Elgoibarren, hirugarrena jarraian (2012-12-17)
- Jokoan da Nazioarteko Xake Txapelketa (2012-12-12)
- Aurpegi berriak izango ditu nazioarteko xake txapelketak (2012-11-27)
- Azer Mirzoev nagusi, bigarren urtez jarraian, Nazioarteko Xake Txapelketan (2011-12-21)
- Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan (2010-12-22)
- Hamar xakelari eta helburu bakarra: xake-matea (2009-12-11)
- Lortuko ote du Korneev errusiarrak zazpigarren txapela? (2009-11-24)
- 313.136 lagunek jarraitu zuten Internet bidez Xake Txapelketa (2009-01-15)
- Korneev
errusiarraren seigarren garaipena Nazioarteko Xake Txapelketan (2008-12-19)
- 14
urteko haur prodijioa Nazioarteko Xake Txapelketako partaideen artean (2008-12-12)
- Kamil Miton poloniarrak irabazi du Nazioarteko Xake Txapelketa (2007-12-17)
- Internetez
jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa
(2007-12-10)
- Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan (2006-12-11 )
- Munduko xake jokalari onenak Elgoibarko Xake Txapelketan hasi zuen nazioarteko ibilbidea (2006-11-24)
- Azer
Mirzoev irabazle Nazioarteko Xake Txapelketan (2006-12-18)
- Elgoibarko Nazioarteko xake Txapelketaren memoria historikoa 1991-2006. (Ramón Mugicak idatzia *gazteleraz)