Euskararen erabileraren kale-neurketaren azken emaitzak ezagutaraziko ditu Elgoibarko Udalak

elgoibarren.net 2014ko aza. 25a, 07:40

Elgoibarko Udalak soziolinguistika Klusterrarekin egin du aurten gure herriko euskararen erabileraren kale-neurketa, eta erabilera orokorra %39,7koa izan da. Guztira, 2.254 elkarrizketa jaso dira eta 6.246 herritarren jarduna aztertu dute. Emaitzen berri emateko aurkezpena izango da eguaztenean (azaroak 26), 18:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.


 Soziolinguistika Klusterreko kideek azalduko dituzte eguaztenean euskararen erabileraren kale-neurketaren 2014ko emaitzak eta ondorio nagusiak. Aurkezpena irekia izango da, beraz, nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.