Baserriko produktuekin prestatutako jaki osasuntsuak prestatuko dituzte azken zapatuko ferian

elgoibarren.net 2014ko aza. 28a, 16:57

 
Azaroko azken zapatuko feria antolatu dute biharko Udalak eta Debemenek. Oraingoan, Debabarrena areto futbol klubak jarriko du txosna, eta Belaustegiko Josu Mugerza sukaldariaren laguntzaz, errezeta berezi batzuk erabiliko dituzte hainbat jaki prestatzeko.

 


Baserriko produktuekin prestatutako jaki osasuntsuak prestatuko dituzte azaroko azken zapatuko ferian, eta horrekin batera, elikagai horiek gure osasunari eragiten dizkioten onurak ere azalduko dituzte.

Era berean, baserriko produktuak erosten bost eurotik gora gastatzen duten herritarren artean, Belaustegi jatetxean bi lagunentzako dastaketa menua zozketatuko dute. Zozketa 14:00etan izango da. Ganadu erakusketa ere egongo da Aita Agirre plazan, eta Kale Kantariak 12:00etan irtengo dira, Kalebarren plazatik.