Abenduaren 31n jokatuko da Mendaroko estreinako San Silbestreko lasterketa. 17:00etan hasiko da lasterketa Herriko Enparantzatik. Ibilbidea ere zehaztu dute antolatzaileek. Plazatik irten eta gero, Azpilgoetarantz abiatuko dira parte hartzaileak eta Garagartzara itzuliko dira gero estaziotik pasata. San Jose auzoa gurutzatuko dute gero eta frontoi parera itzuliko dira azkenik. Bi kilometro eta erdiko zirkuituari bi itzuli eman beharko dizkiote. Hortaz, bost kilometroko ibilbidea izango du Mendaroko lehen San Silbestreko lasterketak.
∞Lotura duten albisteak:
- 160 lagunek hartu dute parte Elgoibarko San Silbestreko lasterketan (2013-12-31)
- Dena prest Europako San Silvestreko lasterketa goiztiarrenerako (2012-12-30)
- San Silvestreko lasterketa Elgoibarren: abenduaren 31n, 00:01ean (2013-12-05)
- San Silvestrerik espontaneoenean hartu zuten parte 70 bat lagunek (2013-01-04)
-
Ia 200 antxintxikari II. San Silvestre lasterketan (2018-01-03)