Debemenek eta Udalak antolatuta, azken zapatuko feria.
9:00etatik aurrera, baserrietako produktuak salduko dituzte Kalebarren plazan. Artaldekoek euren lanak ere jarriko dituzte salgai. 12:00etan Atxutxiamaikarekin umeentzako tailerrak egongo dira, eta ordu berean egingo dute ganadu feria. Txosna C.D. Elgoibarrek kudeatuko du.