2024/03/17 16:30 - 17:00

Antzerkia

Ipurbeltz

Ipurbeltz
Herriko Antzokia, Elgoibar

Bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dugu bizitza eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliozkoak direla. Zuhaitzentzat bizitza berdea da, Arbirentzat ordea morea, bakoitzak era ezberdin batetan ikusten ditu gauzak eta ez dute elkar ulertzen, baina hasieran arazo bat dirudiena, altxor batetan bihurtzen da.

Sarrerak otsailaren 3tik aurrera jarriko dituzte salgai herrikoantzokia.eus webgunean. Lehiatilan ere erosi ahal izango dira zapatuetan 18:15etik 20:45era, eta ikuskizun egunean bertan ere bai, aurrez agortu ez badira.