Hostoa galtzen duen zuhaitz landareak landatzeko sasoia udazkenaren bigarren erditik neguaren lehen erdira artekoa da, azaro erdialdetik otsaila bukaerara arteko egunak dira egokienak.
Elgoibarren, joan den zapatuan egin zuten sasoi honetako lehen landaketa saioa eta 300 zuhaitz landatu zituzten. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete landaketan parte hartu zuten lagunei, lurjabeei, material guztia traktorean igo zien lagunari eta landaketarako tresnak oparitu zizkien Bellota Europe enpresari.
*Argazkiak: Elgoibarko Baso Biziak.