Adimen emozionalari buruzko ikastaroa antolatu dute gazteentzako

Barren 2024ko urt. 16a, 16:40

Emozioen kudeaketa sustatzea eta autoezagutza lantzea dira "Adimen emozionala: zer sentitzen dudan" izeneko ikastaroaren helburuak. 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako antolatu dute.

duten saioa. Kultur Etxeko hitzaldi aretoan izango da, 17:30etik 19:30era.

Esperientzia honen bidez, parte-hartzaileak ahalduntzea eta egungo gizartean modu eraginkorragoan moldatzeko tresnak eskaintzea da antolatzaileen xedea.
Tailer honetan parte hartu nahi dutenek honako modu hauetan eman dezakete izena: www.labur.eus/U24 estekaren bidez, 943 741 050 telefono-zenbakira deituz, gazteria@elgoibar.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo kartelaren QR kodea eskaneatuz. Tailerra harreman-ingurune fisiko eta digitalean ongizate integrala sustatzen diharduen Emokik gidatuko du; eta, debalde izango da.