Proiektu honen sorrera, benetako gertaera batean oinarritzen da. Bi urte eta erdiko mutiko baten istorio gogorra da abiapuntua. Bere ama, minbiziaz gaixotu osteko prozesua kontatzen du eta ondoren amaren heriotza. Mutiko horren aita izaki, dolu prozesu bikoitza igaro dudala eta igarotzen ari naizela sentitu izan dut. Batetik, bikotea galtzearen dolua eta bestetik ama galdu duen seme horren minaren dolua. Finean, dolu prozesua, egokiera bat da, heriotza bera bezala.
Almaur elkarteak antolatu du ekitaldia.