Elgoibarko Izarrak 1994an berreskuratu zuen baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra. Beraz, 30. urteurrena izango dute aurtengoa, eta eusteko asmoa dute, "baserritarrek haien etxeko atea zabaltzen diguten bitartean". Ohitura duten legez, Santa Ageda Bezpera egunean, otsailaren 4an, -domeka-, arituko dira kopla kantari Elgoibarko baserrietan.
Bi plan prestatu dituzte aurten ere.
- Helduena: 8:30ean elkartuko dira Kalegoen plazan. Bi taldetan banatu eta 15:00ak arte jardungo dute kantuan eta eskean baserriz-baserri.
- Atxutxiamaikarena: 10:00etan elkartuko dira Azkueko ermitan, eta 15:00ak arte jardungo dute bertoko baserrietan kantuan eta eskean.
Hiru taldeak bazkaritarako elkartuko dira gero Santa Ageda bezperako jardunari amaiera emateko.
Urtarrilaren 29a izango da koruetan izena emateko azken eguna: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
Atxutxiamaikaren taldean izena emateko Egin klik