Debabarreneko Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak batuko ditu

BARREN 2024ko urt. 16a, 15:35

Eguberrietan apaingarri moduan erabili diren zuhaitzak batuko ditu Debabarreneko Mankomunitateak urtarrilaren 15ean eta 18an.

 

Adi, baina, zuhaitz naturalak bakarrik batuko baitituzte, hau da, plastikozko edo bestelako material batzuetako arbolak ez dituzte batuko.

Debabarrenan zerbitzua ematen duen herri guztietan jasoko ditu Manklomunitateak zuhaitzak: urtarrilaren 15ean Eibarren, Ermuan eta Mallabian; eta, urtarrilaren 18an Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban eta Mutrikun.
Jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu. Hortaz, izei naturalak bakarrik jasoko dituzte.
Izeiak edukiontzien ondoan utzi beharko dira, 20:30etik 21:30era bitartean, eta 943 700 799 telefono zenbakira deitu beharko da aurrez abisua emateko eta Mankomunitateak zuhaitzak jasotzeko plangintza egin ahal izateko.