Urrezko ezteiak bete dituzten bikoteak omendu dituzte Jubilatuen Astean

Barren.eus 2014ko abe. 19a, 07:23

Elgoibarko jubilatuek euren astea ospatzen dihardute asteon, eta hainbat ekintza antolatu dituzte datorren astelehenera bitartean. Atzo, 80 urtez gorakoak omentzeko bazkaria egin zuten Jubilatuen Biltokian eta aurten urrezko ezteiak bete dituzten sei bikote ere omendu zituzten, guztiak 1964an ezkonduak.

 

Lore sorta eta oroigarria jaso zituzten bikote guztiek Elgoibarko Alkatearen eta Jubilatuen Biltokiko presidentearen eskutik. Ondoren bazkaria egin zuten. Eta, 80 urtetik gorakoentzat izan arren, gainezka egon zen Jubilatuen Biltokia.

    Honako hauek dira omendu zituzten sei bikoteak: Angel Oñederra eta Manuela Arrizabalaga; Marciano Rodriguez eta Teresa Santos; Jose Antonio Kortazar eta Mari Carmen Arizaga; Carmelo Alzibar eta Maria Begoña Beloki; Narciso Caballero eta Benita Blasquez eta Florencio Agirre eta Florentina Corbellon.

 Aurten hildako jubilatu guztien omenezko meza egingo dute domekan, 12:090etan, San Bartolome parrokian. Jubilatuen Astea hilaren 15ean, astelehenean, bukatuko da, Gelatxo orkestraren dantzaldiarekin (18:00-21:30)

Argazkiak: