Soinu akustiko eta elektronikoan grabatutako hamar abesti biltzen ditu diskoak, eta blues-aren eraginik ere baduen arren, rock estiloan oinarritzen da musikari elgoibartarrren azken lana. Kantuak gitarra akustikoarekin sortu ditu, eta orain arte egin duen lanik “intimistena” da. Arima Beltzarekin eman zituen lehen pausoak Jon Gurrutxagak, bateria eta ahotsean. UEK-ekin bi disko grabatu zituen eta Andrakan taldearen lehen lanean parte hartu zuen ondoren, bateria eta koroetan. Abesteko zuen gogoari erantzunez, Jon & Sugramas izan zen bere hurrengo proiektua, eta orain bakarka dihardu.
Domekan (abenduak 21) izango da kontzertua, 19:00etan. Hiru euroan jarri dute sarrera.
∞Lotura duten albisteak:
- Jon Gurrutxagak 'Hitz lauz' diskoa aurkeztu du, bizi-esperientzien inguruko kantu sorta (2014-10-30)