Musika eskolako auditorioan banatu zituzten atzo 2014ko Kirol Federatuaren Sariak. Sari banaketa hasi aurretik kirolari buruzko mahai ingurua egin zuten. "Realaren balioak" zen gaia eta Jokin Aperribai talde txuri-urdineko presidenteaz gain, bi jokalari ziren etortzekoak, baina Aperribai bakarrik azaldu zen. Presidenteak azaldu zuenez, oporretan daude jokalariak eta ezin izan zuten Elgoibarrera etorri. Realaren "betiko balioez" berba egin zuen Aperribaik: errespetua, umiltasuna, harrotasuna, lidergoa, adiskidetasuna, zaleen babesa... eta balio bakoitza azaltzeko Realean dauden edo egon diren jokalariak erabili zituen adibidetzat.
- Ikusi hemen: 2014ko Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarietako irabazleak, eta sarituak izateko egin dituzten merituak (PDF).