Bezeroen artean hamar sari banatu ditu Txankakuak: 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari, hain zuzen ere. Saria erosketa txeketan jasoko dute irabazleek, eta Txankakua Merkatari elkarteko dendetan gastatu beharko dute. Txartel sarituen jabeek otsailaren 8ra arteko epea dute irabazitako txartelak aurkezteko. Ondoko irudian klik eginda ikus ditzakezue zenbaki sarituak.
Eguberrien bueltan zozketa gehiago ere egin dira Elgoibarren. Hona hemen emaitzak:
• Miskiren Gabonetako zozketako zenbaki saridunak
Miski Gobernuz Kanpoko Erakundeak jakinarazi ditu Gabonetako zozketako zenbaki saridunak. 3.775 zenbakiaren jabeak, Aiara Garciak, eskuratu du otarra, eta 0993 zenbakiaren jabeak, Amelia Martinezek, Londres hoteleko egonaldia.
• CD Elgoibarrek errifa saridunen berri eman du
CD Elgoibarrek egin du errifen zozketa eta honako zenbakiak dira saridunak: Sari nagusia: 21834 (Ordezkoak: 13896 / 22072). Bigarren saria: 04746 (19826 / 07425).
• Ikastolako Gabonetako loterian, bueltakoa
E lgoibar Ikastolako Gabonetako loterian botatakoa jasotzea egokitu da. Kobratzeko ikastolara bertara jo behar da, urtarrilaren 30a baino lehen. Ordutegia: goizez, 8:30-9:30 / 12:00-13:00, eta arratsaldez, 16:00-17:00.
• Marisko-otarrak badu jabea
Urtero legez, mariskoz betetako otarra zozkatu zuten Gabon Zahar azoka egunean, presoen eta iheslarien alde. 8.414 zenbakia irten zen saridun, baina bi eguneko epean jabea agertu ez zenez ordezko zenbakiaren jabeari eman zioten marisko otarra.