Astoaren lana goratu zuten atzo, beste behin ere, Lazkaon. Enkarterri astoa arraza autoktonoa indartzeko asmoz, Gipuzkoako ar eta eme onenak aukeratu zituzten, XVI. lehiaketan. 95 astoren artean aukeratu zituzten euskal arrazako ezaugarriak ondoen betetzen dituzten abereak, eta epaimahaikideek jakinarazitakoaren arabera, aspaldiko maila altuena izan zuen lehiaketak. Elgoibarko Akei baserriko Txomin Arriolaren ‘Leonor’ izendatu zuten eme onena, ‘Modesta’-rekin lehia estua izan ondoren.
Ar onena, berriz, Belauntzako Miguel Gabirondoren ‘Fermin’ aukeratu zuten. 300na euro eta zintzarri bana jaso zituzten saritzat irabazleek. (Informazio osoagoa: goierri.hitza.eus )
Honakoa ez da Akeiko astoek irabazten duten estreinako lehiaketa, iaz, eta baita aurreko urteetan ere makina bat sari eskuratu ditu Txomin Arriolak arraza honetako astoak indartzeko egiten duen lanagatik.
-
Akei baserriko Mina eta Pako, astorik ederrenak (2012-01-11)
- Txomin Arriolaren ‘Batu’ Gipuzkoako astorik dotoreena (2009-01-13)
- Astorik ederrenak Elgoibarren daude (2008-01-31)
- Bertako arrazak: batzuk ugari, beste batzuk larri (zientzia.net)
- Etxabere egoskorrak ez du lan gehiago egin nahi (argia.com)
- Galtzeko arriskuan den animaliaren jaia (2007ko edizioaren kronika gara.net)
- Lazkaoko Udala (Astotxo Egunaren jatorria)