Zuhaitz bat bota du haizeak Mendaron

Barren.eus 2015ko urt. 15a, 11:28

Haize bolada indartsuen eraginez zuhaitz bat lurrera erori da, goizaldean, Mendaroko Trinitate parkean. Parkea gurutzatzen duten bideetako batera erori da tamaina dezenteko zuhaitza.

 

2015 01 15 zuhaitzaerorimendaro

Hego haizea indartsu dabil egunotan eta haize bolada horietako batek zuhaitz bat bota du lurrera Mendaroko Trinitate parkean. Trinitate elizaren aurreko bidera erori da zuhaitza. Mendaroko Udal langileak hasi dira eroritakozuhaitza trabatik kentzeko lanetan.