Gemma Agirregomezkorta: "Hamabost urteotan Miskirekin egindakoaz harro nago"

Barren.eus 2015ko urt. 16a, 10:56

2000. urtean sortu zuen Gemma Agirregomezkorta elgoibartarrak Miski gobernuz kanpoko erakundea Peruko haurrei laguntzeko, eta hamabost urteko lanaren ostean amaitutzat eman du elkartearen ibilbidea. (bideoa dauka)

 63 urte egin ditu Gemmak, eta nolabait esateko, erretiroa hartzeko unea iritsi zaiola erabaki du. Otsailaren 25ean egingo du azken bidaia Cuscora, hango bizilagunei agur esateko. Pena handiz, baina aldi berean, egindakoaz harro dagoela adierazi du elgoibartarrak barren.eusi eskaini dion elkarrizketan