San Anton jaiei hasiera eman zion atzo Biraka dantza taldeak antolatutako flash mobak. Ia berrehun lagunek hartu zuten parte ikuskizunean, baina eguraldiak ez zien gehiegi lagundu. Egun osoa ateri eutsi ostean, euria hasi zuen arratsaldean, eta euritan dantzan aritu behar izan zuten, umorerik galdu ez zuten arren. 18:30ean Kalegoen plazan egin zuten lehen dantza saioan ez zuen euri gehiegirik bota, baina handik Kalebarren plazara joan zirenean sekulako euri jasaren azpian aritu ziren dantzan. Flash mobean hartutako irudiekin bideo bat egin asmo dute Birakakoek eta orduan ikusi ahal izango dugu emaitza.