Nerea Alustiza 2011n sartu zen zinegotzi Elgoibarko udaletxean, Ovidio Campelloren heriotzaren ostean. Fernando Suarezekin batera bera izan da legealdi honetan sozialisten ordezkaria Elgoibako Udalean, eta Ongizate Sailaren ardura izan du. Orain sozialisten alkategaia izango da datozen udal hauteskundeetan. Aurkeztuko duten programaren ildo nagusiak ere azaldu ditu Alustizak: langabezia murrizteko Lan Mahai bat eratzea, laguntza sozialak indartzea, etxebizitza eskuratzeko planak abian jartzea, ondare historikoa berreskuratzeko eta zabaltzeko mahaia sortzea eta askatasuna eta berdintasuna sustatzea arlo guztietan.
Ikus prentsaurrekoa bideoan (www.socialistasguipuzcoanos.com)