Juan Mari Osoro "Katxo" zenaren alargunak eta alabak piztu zuten jaiotza mekanikoa abenduaren 19an eta joan den urtarrilaren 17ra arte egon da ikusgai jaiotza Parrokiako lokalean. 40 metro koadroko neurria du jaiotza mekanikoak, eta 30 figuratik gora dira mugimendudunak. Tornugilea izan da aurtengo berrikuntzetako bat, Elgoibarko makina-erremintaren mendeurrena gogoan izan dute-eta antolatzaileek. Elgojaiotzakoek prestatu duten ondorengo bideoan ikus dezakezue 2014-2015eko jaiotza.