634 errepidean gertatu da istripua Eibarko saihesbideko tuneletako baten sarreran, Legarrekoan hain zuzen ere. IMHn Ingeniaritzako hirugarren ikasturteko hiru ikasle auto batean zetozen Elgoibarrerantz, eta kamioi baten kontra jo dute. Talkaren eraginez, hiru lagunak harrapatuta geratu dira auto barruan eta hil egin dira bi, 23 urtekoak biak. Bata Iruñekoa zen, eta bestea Calahorrakoa. Hirugarren laguna, 26 urtekoa, larri dago, “egoera kritikoan”, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Aldiz, kamioi gidaria onik atera da.
Istripuaren berri izan dutenean klaseak bertan behera laga dituzte IMHko ikasleek eta irakasleek. IMHko arduradunek euren doluminak adierazi dizkiete hildakoen senideei, eta hirugarrena onik atera dadila desio dutela jakinarazi dute.