Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu zuten Libre Eguneko antolatzaileek. Egunari hasiera emateko, Kalegoen plazan batutako lagun guztien argazkia atera zuten eguerdian. Herriko kaleetan triki-poteoan ibili ostean, elkarrekin bazkaldu zuten gero Lekuederren jarritako karparen babesean. Unai Gaztelumendi eta Nerea Ibartzabal bertsolariek girotu zuten bazkalostea eta Ainara Ladronek eta Joseba Zinkunegik ere egin zuten berba, euren egoeraren berri emateko eta jasotako babesa eskertzeko. Itziarren Semeak taldeak ere emanaldi berezia eskaini zuen eta Ander Mujika eta Maria Cid ere igo ziren oholtzara abestera. Gauean Gaztetxeak hartu zituen Libre Egunerako antolatutako ekintzak. Kontzertuak eskaini zituzten Xero Ziette eta Skaleak taldeek.
ARGAZKIAK: