Eguen arratsaldean hasi zen euri denboraldea eta harrezketro etenik gabe egin du euria. Ordu gutxitan litro asko pilatu dira eta Elgoibar eta Mendaro inguruko ibai eta errekak ibaiak hazita datoz oso. Deba ibaiak gainezka egin du Andikano eta Maltzaga arteko bidegorrian, eta bidegorriaren hainbat zati ur azpian daude.
Bideoa: Deba ibaia hazita. Barixakuan, 15:00etatik 16:00etara hartutako irudiak.