Maila gorria gainditu du Deba ibaiak Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2015ko urt. 30a, 23:19

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta gorria eman du Deba arroan, ufal-arriskuagatik. Elgoibarren eta Mendaron maila gorria igaro du Deba ibaiak, eta dagoeneko arazo bat baino gehiago sortzen ari da. Mendaron gainezka egin du ibaiak Garagartzan eta 634 errepidea ere moztu behar izan dute ur potzuegatik, 52. kilometroan. Elgoibarren, segurtasun neurriak hartu behar izan ditu batek baino gehiagok. Rodisa lantegian ere arratsaldeko txandako behargiñak etxera bidaltzeko erabakia hartu dute arduradunek. (bideoa eta argazkiak dauzka)

2015 01 30 debagainezkabidegorria1

Domekara arte luzatu dute alerta egoera; gaur euriteak eta ibaiek daramaten ur kopurua izan da arazo nagusia, hainbat lekutan egin baitute gainezka. Zapatu eguerdira arte iraungo du euriteengatiko arrisku gorriak.

 Gipuzkoan Deba ibaia izan da arazo gehien sortu dituenetako bat. Euskalmeten ikus daitekeenez, Oñatiko eta Altzolako estazioetan maila gorria igaro du Deba ibaiak. Altzolako estazioa, 15:00ak inguruan gainditu du arrisku maila handiena eta oraindik ez da jaitsi maila horretatik (22:00etan). Altzola auzoan ere gainezka egin du urak eta Altzolako Urak enpresa pareraino iritsi da.

Argazki bilduma: