Iaz muslari gazteek lortu zuten garaipena, baina aurten beteranoen esperientzia gailendu da Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan. Hamaika bikotek hartu zuten parte Lanbroa tabernan jokatu zen txapelketan, eta finalera, Jose Maria Zialtzetak eta Quintiliano Gutierrezek osatutako bikotea, batetik, eta Ibon Villanuevak eta Zigor Bengoetxeak osatutakoa, bestetik, ailegatu ziren. Zialtzetak eta Gutierrezek irabazi zuten finala. Lanbroa tabernan lau afari egiteko txartela jaso zuten saritzat irabazleek, eta txapeldunordeek, bi afaritarakoa. Era berean, finalera heldu ziren bi bikoteek Gipuzkoako mus txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuten. Gipuzkoako finala otsailaren 20, 21 eta 22an jokatuko da, Alegian, eta final nagusia, berriz, martxoaren 7an izango da, Lekeition.
- Informazio osoagoa: euskalherrikomusfederazioa.org
∞Lotura duten albisteak:
- EHko Mus Txapelketa: Cabo eta Hidalgo irabazle Elgoibarren eta Idoeta eta Urbieta Mendaron (2014-01-27)
- Salegi eta Garate nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan (2013-01-29)
- Zialtzeta eta Berdonces nagusi Elgoibarko mus kanporaketan (2011-02-15)
- Zazpigarren postua Salegirentzat eta Garaterentzat EHko mus txapelketan (2010-03-30)
- Salegi eta Garate txapeldunorde Gipuzkoako mus kanporaketan (2010-03-02)
- Heldutasuna eta eskarmentua nagusi Elgoibarko mus kanporaketan (2010-02-11)