Sufrimenduaren errealitatera hurbilduz hitzaldia emango du gaur Iker Usonek

Barren.eus 2015ko ots. 11a, 08:15

Bakea eta Bizikidetza 2015. Sufrimenduetara hurbilduz jardunaldiak hitzaldi batekin hasiko dira gaur (otsailak 11). Sufrimenduaren errealitatera hurbilduz izeneko hitzaldia eskainiko du Baketik fundazioko kide Iker Usonek. Musika eskolan izango da, 19:00etan hasita. Internetez jarraitzeko aukera ere izango da, streaming bidez emango dute-eta.

Elgoibarko Udalak eta Baketik fundazioak elkarlanean antolatuta bizikidetzari buruzko hiru jardunaldi egingo dituzte otsailean: hitzaldi bat, biktimen testigantzak eta antzerki forum saioa. Gaur (otsailak 11) izango da lehen saioa. Iker Uson Baketik fundazioko kideak Sufrimenduaren errealitatera hurbilduz hitzaldia eskainiko du. Inazio Bereziartua Musika Eskolan izango da, 19:00etan hasita. Hitzaldiaren ostean solasaldirako aukera izango da partaideen eta hizlarien artean. Parte hartu nahi izanez gero, 943 251 005 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena, edo helbide honetara idatziz: info@baketik.org . Dena dela musika eskolara bertaratu ezin dutenek ere izando dute hitzaldia zuzenean jarraitzeko aukera, jardunaldiak zuzenean eskainiko baititu Elgoibarko Udalak, streaming bidez, Elgoibarko Udalaren webgunean (elgoibar.eus)