Atzerapenez, baina bukatu dituzte Maalako parkea estaltzeko obrak

Barren.eus 2015ko ots. 12a, 13:11

Barixaku arratsaldean zabalduko dute Maalako parkea, eta asteburuko ospakizunetarako prest egongo da. Hasiera batean Gabonetarako amaitu nahi zuten arduradunek, baina eguraldiaren eraginez, obrak uste baino mantsoago joan dira. 

 Euriak eta hotzak eragina izan du estalpea jartzeko lanetan, izan ere, beirak pegatzeko kolak hotz handiarekin ez duelako pegatzen. Dena dela, Udaleko arduradunak pozik agertu dira emaitzarekin. Ricardo Garate Hirigintza Saileko arduradunak esandakoaren arabera, aste honetan bertan egin dituzte argiztapen probak, eta emaitza gustatu zaiela adierazi du. Azken ukituak ematen aurkitu ditugu behargiñak gaur goizean.

• Iosu Gabilondoren proiektua

 Maalako parkea estaltzeko proiektua aukeratzeko ideia lehiaketa antolatu zuen Elgoibarko Udalak, eta Iosu Gabilondo arkitekto elgoibartarrak aurkeztutako Hegoak ebaki banizkio izeneko aurre-proiektuak irabazi zuen lehiaketa. Zortzi lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta epaimahaiak esandakoaren arabera, lanak izan zituzten irabazlea aukeratzeko. Ingurura nola egokitzen den, egitura mantentzeak zer kostu izango duen gerora begira, gaur egun parkeari ematen zaizkion erailetara nola egokitzen den, prezioa eta argitasuna izan zituzten kontuan, besteak beste, eta horiei erreparatuta aukeratu zuten Iosu Gabilondoren proiektua.

Maalako parkeko estalpe berria, ikuspuntu ezberdinetatik:

2015 02 12 maalakoestalpea1 2015 02 12 maalakoestalpea
2015 02 12 maalakoestalpea3 2015 02 12 maalakoestalpea4
2015 02 12 maalakoestalpeab 2015 02 12 maalakoestalpeab2
 Lotura duten albisteak: