Inauterien harira bi kontzertu prestatu ditu Oier Gurrutxagak datozen egunetarako. Salento tabernan izango da lehendabizikoa, inauterietako zapatuan, 21:30etik aurrera. Jon Egaña saxofoijole debarra izango du lagun Gurrutxagak. Era guztietako estiloekin osatutako egitaraua prestatu dutela aurreratu du: rocka, flamenkoa, jazza, bluesa, funkya, e.a.
Martitzenean Txarridunan eskainiko duen kontzertua ere ildo beretik joango dela azaldu du. Han, baina, Oskiz Gorrotxatego tronpetistarekin batera joko du.