Zabalik dago King-Kong zubia, berritze lanak bukatu ostean

Barren.eus 2015ko ots. 12a, 19:32

Amaitu dituzte King-Kong zubiko obrak eta dagoeneko erabiltzeko prest dago. Zubiko bi zatitan zeuden eskailerak kendu dituzte, Urazandi auzorako irisgarritasuna hobetzeko. 

Uste baino egun batzuk gehiago behar izan dituzte lanak amaitzeko, batetik eguraldi txarra egin duelako, eta bestetik, herritarren batek gauean oraindik gogortu gabe zegoen masa zapaldu eta bere hanken oinazeak han gogortu zirelako. Langileek berriz pikatu behar izan zuten zorua, eta horrek ere pare bat egun atzeratu ditu lanak. Udalak 15.000 euro inbertitu ditu obra honetan.