Tragikomedia da lana, eta pankreas transplantea behar duen pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Horretarako, hildako bat behar izaten da, eta egoera horretan zer emateko eta zer gordetzeko prest dauden erakutsi beharko dute hiru protagonistek. Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza dira antzezlaneko hiru aktoreak, ezagunak hirurak ere. Sarrerak 10 euro balio ditu (Gazte Txartelarekin, 7). Kutxanet bidez eros daitezke aurrez, baina lehiatilan bertan ere jarriko dituzte salgai.
- Informazio osoagoa: tartean.com