Mari Carmen Agirre 1915eko otsailaren 13an jaio zen Tolosan. Hamalau anai-arrebetan gazteena, Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi goitizenaz ezagunagoa den idazle eta olerkariaren arreba da. Hura moduan makina bat urtean bizi izan zen Mari Carmen Zarautzen. 1942an moja sartu zen, baina, eta Portugaleteko klaratarren komentura joan zen bizitzera. Urte asko egin zituen Portugaleten eta duela hamar urte ailegatu zen Elgoibarrera, Santa Klara komentura.
Moja klaratarrek festa handia antolatu zioten mende bat bete zuen egunean. Ez zen tartarik falta izan eta bere familiako lau belaunaldi batu ziren urtebetetze ospakizunean, eta besteak beste, Lizardiren olerkiak abestu zituzten. Eguerdian Elgoibarko Udaleko ordezkarien bisita ere jaso zuen. Alfredo Etxeberria alkateak eta Ricardo Garate Hirigintza zinegotziak oroigarri bat eman zioten Udalaren izenean.