Antzerki-lan labur bat antzeztuko dute aipatutako gaiarekin harremana duten bost istorio laburrekin. Ondoren, ikusleei galdetuko diete kontakizunaren zein puntutan gerta litekeen aldaketaren bat amaiera positiboago batera bideratzeko. Orduan, ikuslegoa istorioaren parte sentitzen hasiko da. Iradokizunak, momentuan, bat-batean asmatuko dira eta azkenean ikusleak eurak izango dira ikusi nahi dituzten aldaketak adierazten dituztenak, taula gainean, aktoreekin batera. Horrela, antzerki-lan bera ikuspegi desberdinetatik kontatu ahal izango da.
"Bi orduko esperientzia pertsonal bat da, gure iragan hurbilera begiratu eta etorkizun kolektiboa beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera ematen diguna", azaldu zuen Baketik fundazioko Iker Usonek. Ekimen hau Bakearen Itsasargian (Donostia2016) kokatzen da.
Gaur (otsailak 25) izango da ekitaldia, 18:00etan, musika eskolan. Izena emateko info@baketik.org helbidera idatzi edo 943 251 005 telefonora deitu daiteke.
∞Lotura duten albisteak:
-
Sufrimenduaren errealitatera hurbilduz hitzaldia emango du gaur Iker Usonek (2015-02-11)
-
Biktimen sufrimendura hurbiltzeko jardunaldiak egingo dituzte Elgoibarren (2015-02-05)
- Giza eskubideei buruzko hitzaldia emango du Andres Krakenbergerrek (2014-03-18)
- 'Indarkeriaren hausturak eta bizikidetzaren berreraikitzea' hitzaldia emango du Carlos Martin Beristainek(2014-03-11)
- Giza eskubideen inguruko jardunaldiak egingo dituzte martxoan Elgoibarren (2014-02-26)
- Bizikidetza lantzen jarraituko dute Lokarrik antolatutako foroetan (2013-02-20)
- Elkarbizikidetza proiektuak aurrera jarraitzen du (2013-01-10)
- Eguenean aurkeztuko dute jendaurrean “Elgoibar bakea eraikitzen’ egitasmoa (2012-05-16)
- ‘Elgoibar bakea eraikitzen’ ekimena bultzatuko du Elgoibarko Udalak (2012-04-20)