Bakioko Txomin Renteriaren idi-parea, Lemoizko Andrakas sagardotegikoa eta Orioko Iñaki Olidenena arituko dira lehian barixakuan, Sigmako probalekuan. 2.030 kiloko harriarekin lan egin beharko dute, eta ordu erdian plaza gehien egiten dituenak irabaziko du. Irabazleak 1.400 euro, mantak eta garaikurra jasoko ditu; bigarrenak, 1.200 euro, eta hirugarrenak, 1.000 euro. Iaz, Iñaki Lopategiren idi pareak irabazi zuen Euskadiko txapelketa.
Ikuskizuna 22:00etan hasiko da, eta sarrerak 20 euro balioko ditu.
Probaleku berria izan arren, orain arte antolatu dituzten saioetan, jendeak “ondo” erantzun duela azaldu dute antolatzaileek eta finalean ere hala izango ela espero dute. Euskal Herriko herri kirol federazioak antolatu du txapelketa Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.