Euskara eta euskal kulturari bere bizitzako 30 urte baino gehiago eman dizkio eta gaur egun euskara jakitea, eta bereziki, erabiltzearen garrantziaz ohartarazten dihardu Euskal Herriko hainbat herritan. Kontzientziazio kainpaina horren baitan, Hiromi Elgoibarko DBH 1 eko ikasleekin izan genuen asteartean (otsailak 24), bere bizitzaren eta herrialdearen berri emateko, eta euskararen erabileraren inguruan kontzientziatzeko.
Hitzaldi benetan interesgarria izan zen, euskara atzerriko hizkuntza bezala nola ikasten den entzuteko aukera izan baitzuten ikasleek eta irakasleek. Honez gain, Hiromik euskararen eta Japoniako ainu hizkuntzaren arteko konparazioa ere egin zuen, euskarak bere egoerari buelta eman diezaiokela nabarmenduz, ia hilik (10 hiztun bakarrik dauzka) dagoen hizkuntza honen kasuan ez bezala.