‘Muchas noches, buenas gracias’ antzezlana eskainiko dute Mendaron

Barren.eus 2015ko mar. 6a, 10:24

Muchas noches, buenas gracias antzezlana ikusteko aukera izango da zapatuan (martxoak 7) Mendaron. Euskal telebistako Vaya Semanita saioko Andoni Agirregomezkorta eta Lander Otaola dira aktoreak, eta sariketa ekitaldi baten gaineko satira aurkeztuko dute. Komedia da obra. 

San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 22:00etatik aurrera. Sarrerak Morroskilon daude salgai, 7 euroan. sarrera denak salduko ez balira, gauean San Agustinen bertan ere jarriko lituzkete salgai.