Murgil enpresari esleitu dizkio Elgoibarko Udalak Trenbide kalea eta San Roke auzoa lotzen dituen zubi edo aldapa berriro urbanizatzeko lanak, 83.857 euroan. Hirigintza zinegotzi Ricardo Garatek adierazi duenez, datorren astean hasiko dituzte lanak eta hamabost eguneko epean amaitu beharko dituzte. Batetik, baranda berriak jarriko dituzte, azken urteotan herrian jartzen ari direnen antzerakoak, altzairu herdoilezinezkoak, alegia. Bestetik, trenbidetik gertuen dagoen espaloia luzau egingo dute, Trenbide kalea eta San Roke batzeko egiten diharduten igogailura arte, hain justu ere.
• Abian dira autobus geltokira joateko bidea berritzeko lanak
Andonegi etxe ingurua berriro urbanizatu eta Andonegi etxetik King-kong-eko autobus geltokirainoko lurrezko bidea asfaltatzeko lanak hasi dituzte asteon. Asfaltos Urretu enpresa ari da lanok egiten eta 18.157 euroko aurrekontua dute. Dena ondo bidean eta eguraldiak laguntzen badu aste bukaerarak lanak bukatuta egongo direla jakinarai dute Udaletik.
• Bizkarraldedun banku berriak Kalegoen plazan
Kalegoen plazan ere egin dituzte berritze lanak eta itxura berria du orain San Bartolome parrokiaren atariak. Gune horretan zeuden zenbait bankuri bizkarraldea jarri diete, esertzeko erosoagoak izan daitezen.