‘Jataren koloreak’ ipuina aurkeztu dute

Barren.eus 2015ko mar. 13a, 12:39

Ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira, Jataren koloreak izeneko ipuina argitaratu dute antolatzaileek, eta gaur (martxoak 13) aurkeztu dute Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.

 Elgoibarko Herri Eskolak eta Kalamua Guraso Elkarteak Jataren koloreak izeneko ipuina kaleratu dute. Ikastetxearen baloreetan oinarritutako ipuina dela jakinarazi dute. Original Komunikazio Grafikoa diseinu enpresa elgoibartarrak eginiko ilustrazioetan berriz Elgoibarko hainbat leku ageri dira, besteak beste, Kalegoen plaza, San Frantzisko iturria. Gaur, hilak 13, aurkeztu dute ipuina jendaurrean, Kultur Etxeko sotoan egin duten aurkezpen-saioan. Maialen Arnedok irakurri du ipuina ume eta gurasoen aurrean. Salgai daude ipuinak, bi euroan. 

2015 03 13 jatarenkoloreakipuina1

 

2015 03 13 jatarenkoloreakipuinadet

 

2015 03 13 jatarenkoloreakipuina.jpg5