Joan den astean XI. Soinurbil Musika Astean hartu zuten parte Inazio Bereziartua musika eskolako hiru talde instrumentalek: hari taldea, trikitixa-pandero taldea, eta rock taldea. Usurbilgo Sutegi kultur etxeko auditorioan eskaini zuten kontzertua. Eta orain, elkartrukea osatuz, Usurbilgo Zumarte musika eskolako ikasleak etorriko dira Elgoibarrera. Biolin eta flauta hirukoteak, Zumarte abesbatzak, Max-mix talde txikiak, Zumarte gazte abesbatzak eta Zapa gitarra taldeak eskainiko dute emanaldia, Inazio Bereziartua musika eskolako Hari taldearekin batera. Martitzenean, hilak 17, izango da musika eskolako auditorioan, 19:00etan hasita.
Gaur (martxoak 16), berriz, Inazio Bereziartua bertako talde instrumentalak zuzenean entzuteko aukera izango da ikastetxeko auditorioan. Hogei taldetik gora arituko dira emanaldian. 19:00etan hasiko da.
Aurrekoez gain, martxoaren 25ean eta 26an musika eskolako dantza taldearen jaialdiak izango dira, 19:00etan, Herriko Antzokian.