Nekane Jurado ekonomilari eta psikologoa izango da hizlaria, eta, besteak beste, krisiak genero ezberdinei nola eragiten dien azalduko du. Hitzaldia 18:30ean izango da, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak eta Udaleko Berdintasun Sailak pobreziaren feminismoari buruzko hitzaldia antolatu dute gaurko (martxoak 17). Krisia ez da neutroa generoari dagokionean izena jarri diote hitzaldiari.