Gehiengo osoa lortzeko bederatzi zinegotzi behar direla-eta, bederatzi laguneko lantaldea da aurkeztu du EHBilduk, eta bakoitzak izango dituen arduren berri eman du koalizioak Interneten duen atarian. Jose Luis Ibartzabalek gidatuko du lantaldea, eta hortaz, duela lau urte moduan, bera izango da alkategaia maiatzeko Udal Hauteskundeetan. “Heldu da Udala kudeatzeko prest dagoen EHBilduko taldea aurkezteko momentua”, adierazi du Ibartzabalek. EHBilduren asmoa “irabaztea” eta udal berria “kudeatzea” dela azaldu du. Hona hemen lantaldeko kideak eta bakoitzari jarri dizkioten ardurak.
1- Jose Luis Ibartzabal (alkategaia)
2- Iñaki Larrañaga (Hirigintza eta ingurumena)
3- Mireia Isasmendi (Euskara)
4- Miren Arrate Arrieta (kultura)
5- Joseba Osoro (Gizarte politika eta ongizatea)
6- Jon Peli Uriguen (Toki garapena eta enplegua)
7- Jon Etxabe (Udal kudeaketa eta herritarren parte hartzea)
8- Amets Izagirre (parekidetasuna)
9- Joanes Rodriguez (Gazteria arloko arduraduna)
• Herri Programa osatzeko bilera irekiak
Elgoibar berritzen ìHari Garaî prozesuaren barruan Herri Programa osatzeko bilea irekiak antolatu ditu EHBilduk. Eguaztenean (martxoak 25) eta eguenean (martxoak 26) izango dira bilerak, 19:00etan, Elgoibarko Kultur Etxean. Bileretan landuko diren gaien inguruko informazioa jasotzeko aukera eskainiko du EHBilduk, elgoibar@ehbildu.net helbidera idatzita.