Datorren domekan bost urte beteko dira nazioarteko hainbat lagun ezagunek Bruselako Adierazpena aurkeztu zutenetik, eta hura gogoratzeko eta “Euskal Herriko bake prozesuari beste bultzada bat emateko”, Arnaldo Otegi askatu; euskal presoak etxera izeneko adierazpena sinatu dute nazioarteko 24 eragilek. Atzo eman zuten adierazpenaren berri Fermin Muguruza, Martina Anderson eta Brian Currinek Bruselan, Europako Legebiltzarrean. Hirurek eginiko agerraldian euskal presoak askatzeko beharra dagoela azpimarratu zuten. “Bakearen eta demokraziaren alde arriskatzen jakin zuen gizona berehala askatzeko” eskatu zuten lehenik; Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea espetxetik ateratzeko. “Inork egingo ez zuela zirudienean, hitzaren aldeko apustua egin zuen”.
Otegi 2009ko urritik daukate preso —gaur egun, Logroñon (Espainia)—, Bateragune auziagatik. Hurrengo urteko apirilera arteko zigorra du.
- Informazio osoagoa: berria.eus eta www.arnaldotegi.com