Miren Arrate Arrieta irakaslea (goiko argazkian) joan zen Bruselara, eta bi egun egin zituen han. EKI digitala aurkeztu zuten, eta Google-ek hezkuntzarako dituen aplikazioen formakuntza saioak ere egin zituzten. Han landutako programak Ikastolan jarriko dituzte praktikan, eta ondoren, Bruselan bertan egingo den bigarren ekitaldian egingo dute aurkezpena. Ikastolan ikasturte honetan hasi dira Google Chromebook erabiltzen DBHko ikasleekin, EKI edo konpetentzietan oinarritutako material digitala, hain zuzen ere.
EKI proiektua ikastolen elkarteak diseinatu duen material berria da, eta pertsona bere osotasunean hartu, eta arlo jakineko edukiak ez ezik, bizitza osoan baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta prozedurak lantzen ditu ikasleekin. Ikerketa eta Garapen (i+G) moduan garatu da bide hau ikastola gutxi batzuetan, tartean Ikastolan.