Ahotsak

Antzina jeneroa zaldi edo idiekin garraiatzen zen

Barren.eus 2015ko mar. 31a, 16:29

Agustin Gurrutxagaren (Elgoibar, 1917) esanetan, duela 80 urte dozena bat kotxe zeuden Elgoibarren, asko jota. Idiekin eta zaldiekin garraiatzen zuten gerra aurretik jeneroa. Markinara dilijentziaz zihoazen garraiolariak Aiastiako Bentan geratzen ziren, zerbait jateko edo atseden hartzera. Garraiolari horiek tentu handiz ibili behar izaten zuten bidelapurrekin. Agustinek pistolarekin bidera irteten zirela entzuna du. Honela kontatzen du berak ahotsak.eus-ekoek jasotako grabazioan. (bideoa dauka)

Aiastia (San Migel) auzoko Berdezkunde baserrian jaioa da Agustin Gurrutxaga Garate. Aita ere bertakoa zen. Bertan bizi izan da beti. Emaztea Markina Etxebarrikoa. Gerra garaian bakarrik irten zen baserritik. Hiru urte egin zituen nazionalekin.

Akorduan dauka bere ume eta gazte denboretan Aiastiako bentatik pasatzen zirela garraiolari eta diligentziak, antzina jeneroa zaldi edo idiekin garraiatzen baitzuten. Ikusi ahotsak.eus-en: