Elgoibarko Udaleko eta Elgoibarko Izarrako ordezkariek gaur (apirilak 1) sinatu dute lankidetza hitzarmena udaletxean. Aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da 168.000 euroko diru-laguntza: Euskara Batzordetik 108.000 euro jasoko ditu elkarteak, eta Gazteria Batzordetik, berriz, 60.000 euro.
Elgoibarko Izarrak Elgoibarko Udalarekin hitzartutako egitasmoen aurrekontua 446.306,75 eurokoa da, eta Udalak emandako diru-laguntza aurrekontu horren %37,64 da. Iaz 151.000 euro jaso zituen elkarteak Udaletik.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eskerrak eman dizkio Elgoibarko Udalari, eskaintzen dion laguntzarengatik. Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu dute elkarteko arduradunek. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, “ezinbestekoa” da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haur eta gaztetxoen aisia hezitzailea indartu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatzeko.
Ikus dezagun diru-laguntza hori nola gauzatuko den proiektu eta egitasmoetan:
∞Lotura duten albisteak:
-
151.200 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarrari 2014an (2014-04-15)
- 178.200 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra kultur elkarteari 2013. urterako (2013-03-22)
- 166.200 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarra kultur elkarteari 2012. urtean (2012-04-11)