Gidariak Mintxetako parkinetik abiatuko dira, 9:30ean, eta 30 bat kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Euskal Herriko eta Espainiako 110 bat motorzalek hartuko dute parte, antolatzaileen arabera. Proba hau Gipuzkoako, Euskal Herriko eta Kantabriako Enduro txapelketetarako puntuagarria izango da.