Urruzuno bailarako baso zatia garbitzen ziharduten baso mutilek suhiltzaileei deitu behar izan diete erreketak kontrolpetik ihes egin diela konturatu direnean. Haize bolara batek Albitzuriko Meka ikastetxe ondoko landaretzara eraman du sua, eta ikastetxera gehiegi hurbildu dela ikusita, ikasleak ikastetxetik ateratzeko agindua eman dute ertzainek, badaezpadako neurri gisa. Dena dela, ordulaurden inguru bakarrik iraun du ateraratzeak, egoera berriz konprolpean zutela ikusi duten arte, alegia.