Jokin Muñozek zilarra irabazi du Espainiako duatloi txapelketan, 25-29 urte artekoen mailan

Barren.eus 2015ko api. 15a, 13:16

Espainiako duatloi txapelketa jokatu zuten asteburuan Sorian, sprint eta distantzia motzeko modalitateetan. Jokin Muñoz mendaroarrak distantzia motzeko proban hartu zuen parte, 25-29 urte artekoen mailan, eta bigarren postuan sailkatu zen.

2015 04 15 jokinmunozsorianv1Jokin Muñoz Antxintxika Servimasa triatloi taldeko lasterkariak emaitza bikaina lortu du Sorian jokatu berri duten Espainiako duatloi txapelketan. Distantzia motzeko modalitatean 10 kilometro antxitxika, 40 kilometro bizikletan eta beste 5 kilometro korrika egin eta gero, 2 ordu eta 11 minutuko denboran ailegatu zen helmugara Muñoz, sailkapeneko bigarren postuan. 36 minutu eta 30 segundoan egin zuen korrikako lehen zatia, 1:14:42ko denboran bizikletako proba eta 19 minutu eta 57 segundoan korrika egin beharreko azken zatia. Proba irabazi zuen Jesus Callek 2 minutu eta 44 segundoko aldea atera zion Muñozi. (ikus sailkapenak)

 Emaitza honi esker, Alcobendasen ospatuko den Europako duatloi txapelketan lehiatzeko aukera eskuratu du Muñozek, baina “Soriako podiumean sailkatzerik espero ez zuela eta”, ez du Europako lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa den uniformea eskatu eta honenbestez, ez du parte hartuko Europako txapelketan. Hurrengo duatloia Laredon korrituko du apirilaren 25ean, eta ostean Deban ekingo dio triatloien denboraldian lehiatzeari.