Flamenko jazz, rumba eta sevillana doinuak entzun eta dantzatzeko aukera izango da egunotan Txarridunako terrazan.
Flamenko jazz kontzertu batekin hasiko da flamenko jaialdia, gaur (apirilak 16), 20:30ean. Oier Gurrutxaga gitarra-jole elgoibartarrak eta Josu Salegi saxofoi-jole debarrak eskainiko dute kontzertua.
Barixakuan, Esencia y Compas Bilboko flamenko taldeak eskainiko du kontzertua, 22:30ean. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, aurrez ere jo izan dute Txarridunan eta aho zapore ona laga zutela-eta berriz ekartzea erabaki dute. Kontzertuaren lehen zatian rumba doinuak izango dira nagusi eta flamenko klasikoagoa bigarrengoan.
Lidia de Lorenzo ermuarraren flamenko taldeak eskainiko duen saioarekin emango diote jaialdiari amaiera, zapatuan (22:30). Ikuskizuna eskaintzeaz gainera, Flamenkoa dantzatzen ikasi nahi duten lagunentzako ikastaro intentsiboa eskainiko du De Lorenzok.